2009/06/06

Sanjuanak badatoz..

Hasteko, esan, igandeko futbito txikia bertan behera gelditu dela.


AKELARREA: Akelarrean izena emateko zerrenda Garinen dago jada. Bestalde, ostiralean (ekainak 12) 15:30tatik aurrera gaztetxean bilduko gara Akelarrerako beharrezkoak diren gauza guztiak lotzeko. Besteak beste, sorginen txanoak egingo ditugu, beraz, etxetik maindire txuri zaharrak eramatea komeni da.


SANJUAN: 25eko bazkarirako tiketak asteartetik aurrera tabernetan!!

2009/05/25

Elkartasun Eguneko jokuak

Larunbatean (maiatzak 30), Elkartasun Eguna dela eta, Gazte Asanbladak joku batzuk antolatu ditugu. Arratsaldeko 16.00etan izango dira (bazkal ondoren)Atsegindegin.

Animatu eta Parte hartu!

2009/05/10

futbito txapelketa

Ekainaren 6rako "Futbito Gaztea" antolatzen ari gara. 5 pertsonako taldea osatu eta Garinen dago apuntatzeko zerrenda (taldeko 15€).
Bestalde, Ekainaren 7an "Futbito Txikia" egingo dugu (igande goiza). Parte hartu nahi duten haur taldeek ere Garinen eman beharko dute izena (doan).

Animatu !



http://www.kontrakantxa.tk

2009/04/09

web orria

http://www.kontrakantxa.tk



hemendik aurrera, ekintzetako argazkiak, berriak ... bertan jarriko dira.

2009/03/29

Gu ere Korrika







2009/03/15

Datozen Ekintzak

Asteazkena 18: Palestinari buruzko hitzaldi bat izango dugu Sandiusterrin (?¿) Tamer Birawi hizlariarekin. Arratsaldeko 20:00tan izango da.


Larunbata 21: Zugarramurdira egun pasa. Goizean hernanitik atera eta zugarramurdiko kobazulo eta museoa ikusi ondoren Hendaiako Gazte Egunera joateko asmoa dugu.

- Izena emateko: Garinen astelehena baina lehen ( 10euro aurrez)

- Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.

2009/02/24

Inauteriak

Inauteriak bukatu dira eta orain
inauterietako ekintzetako argazkiak behar ditugu!
Poteoan, bazkarian.... ateratakoak bidali gure helbidera mesedez!!

kontrakantxa@hotmail.com

2009/02/15

Inauteriak 2009

Inauteriak gainean ditugu !!!

Aurten ere hainbat ekintza prest ditugu datorren astebururako:


Otsailak 20:

Arratsaldeko 19:00tan AHTaren inguruko parodia Plazan.

Azken ensaio eta lanegunak: Asteartea 16:00tan eta Asteazkena 18:00tan


Otsailak 21:


12.30tan dultzaineroekin poteoa
14:00tan Bazkaria gaztetxean + Desfilea


Bazkariko txartelak Garinen 10euroren truke.


Bazkarira denok mozorrotuta!!!!!


Animatu!

2009/01/31

AHT kale antzerkia

Otsailaren 20ean, ostirala, inauteriak direla eta, AHTaren inguruko parodia bat egitea pentsatu dugu. Herrian zehar egingo da arratsaldeko 19:00ak aldera.
Hau aurrera ateratzeko jendearen parte hartzea ezinbestekoa da eta
dena prestatzeko lanegunak jarri ditugu: astearte, asteazken eta ostiral 17:00etan Gaztetxean.

Animatu!

Bestalde, gogorarazi berriro ere, argazki bilketa egiten ari garela. Ekintzetan ateratako argazkiak dituzuenok bidali kontrakantxa@hotmail.com helbidera edota CDbatean asanbladara ekarri.

2009/01/25

Eskiatzera


Eskiatzera goaz Otsailaren 14ean.

Apuntatzeko Garinen dago zerrenda.
Otsailak 6a baino lehen 30€ ( material alkilerra aparte)
Otsailak 6 eta gero 35€ (material alkilerra aparte)

Otsailaren 6ean 18:00tan Asanblada Gaztetxean (edo biterin) bidaiaren nondik norakoak azaltzeko (autobusaren ordutegia...)

2009/01/24

Argazki bilketa

Kaixo!

Gazte Asanblada sortu zenetik orain arte egin ditugun ekintzen argazkiek album bat sortzeko asmotan gabiltza.
Horretarako argazkiak bildu behar ditugu.
Mesedez, dituzuen argazkiak bidali gure helbidea ( kontrakantxa@hotmail.com ) .

mila esker!

2009/01/17

Ekintzaz beterik

Pixkanaka ari gara ekintzak egiten eta otsaila eta martxorako ere baditugu zenbait antolaturik:


URTARRILAK 24 (Larunbata):

Palestina: BIZIKLETA MARTXA
12:00 PLAZATIK
(Ostegunean 16:00 petoak... egiteko gaztetxian)


OTSAILAK 14 (Larunbata):
ESKIATZERA IRTEERA. 30euro.
Ikasle Txartela duenak eraman dezala


Otsailak 6: Irteeraren nondik norakoak azaltzeko bilera 18:00tan Gaztetxean


OTSAIALAK 21:
INAUTERIAK (Egitaraua zehazteko)


MARTXOAK 14:
ZUGARRAMURDIRA IRTEERA: KOBAZULOAK+SORGINEN MUSEOA+ IPARRALDEKO GAZTE ASANBLADAKOEKIN ZERBAIT (ZEHAZTEKO)


Bestalde, Palestinari buruzko hitzaldi bat egingo da, baina eguna oraindik zehaztugabe dago.





Animatu!

2009/01/04

Urte Zahar gaueko argazkiak










Asanblada

Datorren ostiralean, astero bezala, asanblada egingo da arratsaldeko 18:00tan.
Asanblada garrantzitsua izango da; Iritzi ezberdinak entzun eta barne-funtzionamenduaren inguruan ... hitz egingo da.







Bestalde, eskerrik asko 31ko ekintzetan parte hartu zenuten guztiei! Argazkiak laister jarriko ditugu.

Mus txapelketako irabazleak EzeizaII-Ekhi III. izan ziren.

2008/12/28

31ko mus txapelketa

31a arratsaldeko mus txapelketa, 17.00etan izango da gaztetxean.

2008/12/23

urtea bukatzen....

Urtea bukatzen ari da eta urtea ondo bukatzeko gazte asanbladak hainbat ekintzak antolatu ditu. beti bezela, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Mus txapelketako ordua ez dago zehaztua, baina zehazten denean blogean jakinaraziko dugu.
Aurretik ez da izena eman behar; egunean bertan gaztetxean antolatuko da txapelketa, bikote kopuruaren arabera.





Ez ahaztu, nahiz eta gabonak izan ostiral honetan ere asanblada egingo dela arratsaldeko 18.00tan gaztetxean.

2008/12/19

Truke Azoka


Abenduaren 24ean Truke Azoka izango da Gudarien enparantzan.
Animatu parte hartzera!

Urteurreneko argazkiak!

Hemen ditugu urteurreneko argazki batzuk. Baina jarraitu bidaltzen! (kontrakantxa@hotmail.com)













2008/12/15

Urteurrena...

Kaixo Gazteak!

Larunbatean giro onean ospatu genuen Kontrakantxaren urteurrena, baina orain argazki bilketa egin behar dugu, hemen argazkiak jarri eta denok ikusteko!!

Txupinazoan, bertso-triki poteoan, bazkarian, karaokean argazkirik atera baldin bazenuen bidali gure helbidera !!!! ( kontrakantxa@hotmail.com)


Hemendik eskerrak parte hartu zenuten guztiei !

2008/12/06

Bazkariko tiketak

Urteurreneko bazkarirako tiketak Garin eta Goiz Argi tabernetan egongo dira ostegun arte (Abenduak11)



Bestalde, aurreko igandean logoa aukeratzeko gelditu eta dagoeneko badugu Kontrakantxako logoa izango dena. Urteurreneko txupinazoan egingo da honen aurkezpena.



ANimatu eta parte hartu!!!!